Futbola

Altsasuk galdu egin zuen Castejonen kontra

Guaixe 2021ko abe. 14a, 09:30

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoa. Hamahirugarren jardunaldia: Castejon 10 – Altsasu 0

Larunbatean Castejon taldearen kontra lehiatu zen Altsasu, eta Erriberan jokatutako partidan etxekoak izan ziren onenak. Castejon hasieratik bukaerara nagusitu zen eta, azkenean, 10 eta 0 irabazi zion Altsasuri. 

Sailkapenean Mulier taldea da liderra (33 puntu) eta Altsasuk azken postuan jarraitzen du, hamargarren postuan, punturik gabe. Asteburuan hamalaugarren jardunaldia dago jokoan eta Altsasuk zortzigarren eta arerio zuzena den Universidad de Navarra taldea hartuko du igandean, 15:45ean, Dantzalekun.