Kamioiendako aparkalekuen kuota ordaintzeko epea zabalik

Guaixe 2021ko abe. 16a, 11:23

Altsasuko kamioi aparkalekua. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 15era arte dago 2021eko kuota borondatez ordaintzeko epea.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du kamioiendako aparkalekuen aurtengo kuota borondatez ordaintzeko epea zabalik dagoela. Ilbeltzaren 15era arte hala izanen dute. Helbideratutako ordainagiriak atzo pasa ziren kontuetara. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.