Dagoeneko ordaindu daiteke ekonomia jardueren gaineko aurtengo zerga

Guaixe 2021ko abe. 17a, 10:25

Altsasuko armarriaren irudikapena eta udaletxea. ARTXIBOA

Borondatez ordaintzeko epea ilbeltzaren 24an despedituko da.

Altsasuko Udalaren ekonomia jardueren gaineko 2021eko zergako kuotak borondatez ordaintzeko aukera dagoeneko zabalik dago, eta hala segituko du ilbeltzaren 24ra arte. Helbideratutako ordainagiriak heldu den asteazkenean kargatuko dira kontuan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.