Txakurrekin aisialdi inklusiboa eskaintzen du Biak Bat elkarteko, Kontatu nirekin programa. Altsasuko haur eta gazteei zuzendurik dagoen aisialdi inklusibo programa da. Izena ematen dutenek, hainbat ekintza eginen dituzte animalien laguntzaz. Behar bereziak dituztenek, halako beharrik ez dutenek edota baztertze arriskuan daudenek parte hartzeko aukera dute. Informazioa eta izen ematea 646 123 768 telefono zenbakira hots eginez edota psicologia.biakbat@gmail.com e-posta helbidera idatziz. Izen ematea gaur itxiko da.
Parte hartzaileek 6 eta 12 urte artean izan behar dituzte. Helburua parte-hartzaileek eta txakurrek esparru eta denbora komunak elkarbanatzea eta ondo pasatzea da. Saioak txakurrak ezagutu, zaindu, maneiatu etatratatzean oinarritzen da. Saioak abenduaren 27an eta 28an izanen dira. Aurten ere, Biak Bat elkartearen eskaintzak Altsasuko Udalaren laguntza du.