Erregional mailan Altsasuk xenda onean jarraitzen du, asteburuan garaipen ederra lortu baitzuen, Iruñean, Asdefor taldearen kontra. Altsasuarrek primeran probestu zituzten Asdeforren akatsak, eta partida hasi eta berehala 0 eta 2 aurreratu ziren Aiestaranek eta Arellanok sartutako golei esker. Bigarren zatian Asdeforrek aukerak sortu zituen, baina Altsasuko Salgado eta Flores izan ziren kontrako atean asmatu zutenak eta 0 eta 4 irabazita, beste hiru puntu gozo bildu zituen Altsasuk.
Erregional mailako Hirugarren multzoko lider Leitzako Aurrera taldea da (29 puntu). Altsasu bigarren postura igo da (25 puntu). Gabonetako oporren etenaldiaren ondoren sailkapenean hamaikagarren den San Fermin izango du aurkari Altsasuk, Iruñean.