Errege egunarekin 41 kinto mutil udaletxera joan ziren kintadako buruak aukeratzeko. Ohi bezala, Jose Angel Agirrebengoa alkateak gazteen arteak kartak banatu zituen eta erregea agerrarazi zuten lehen bi gazteak aukeratu zituzten kintadako buruzagi. Luis Mari Lopezen esanetara Adantzatzen ikasi zuten. Festan gero eta parte hartze handiagoa bazuten ere, emakumezkorik ez zen ospakizunean agertzen (46 kinta ziren). Otsailaren 5ean 2.139.117 pezeta (12.856,35 euro) eskuratu zituzten; bezperan, emakumezkoek 227.290 pezeta (1.366,04 euro).