Cederna-Garalur elkarteak eta CEINek lanbide orientzazio zerbitzua sortu zuten Nafarroako Mendialderako. Doako zerbitzua zen. Sakanan zerbitzuan lanean Pili Vicente olaztiarra hasi zen lanean. Bere egitekoa lan arloko orientazio eta aholkularitza ematea zen. Batetik, lan merkatua hobe ezagutzeko informazioa ematen zuen. Bestetik, aukera profesionalak bilatzeko orientazioa eskaintzen zuen. Eta, azkenik, trebatzeko eskaintza egitekoa zen.