Ilbeltzaren 16an, 36. Altsasuko Krosa jokatuko da Dantzalekun, Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak Nafarroako Atletismo Federazioaren eta hainbat babesleren laguntzarekin antolatuta. 9:45ean kros herrikoia abiatuko da (5.960 m), 10:30etik aurrera kategoria txikien erreleboak, eta 12:45etik aurrera Altsasuko Krosa, aldi berean Nafarroako Banakako Kros Txapelketa izango dena (20 urtez azpiko emakumeak 5.960 m, 20 urtez azpiko gizonek 7.800 m eta lasterketa absolutuak 9.800 m). Izena ematea zabalik dago Dantzaleku Sakana klubeko web gunean (10 euro).