Autonomien Arteko Bigarren Mailan asteburuan hamargarren jardunaldia jokatu zen eta CBASK Jatormanek Aranguren Mutilbasketen kontra jokatu zuen Irulegi kiroldegian. Azkenaldiko joerari buelta eman zion talde altsasuarrak eta lehia bizian, 58 eta 66 irabazi zuen, airea eman dion garaipen garrantzitsua lortuz.
Sailkapen orokorrean San Ignacio da lider berria (18 puntu) eta hamargarren postura igo da CBASK Jatorman (11 puntu), bi partida gutxiagorekin.
Bestalde, Bigarren Senior mailan, gaur, asteazkena, sailkapenean bederatzigarren den CBASK Ifuel taldeak puntu berberekin bederatzigarren den Navasket taldea hartuko du 20:00etan Zelandin. Arerio zuzenen arteko lehia izango da.
Emakumezkoen Junior mailako taldeak galdu
Emakumezkoen Lehen Junior Mailan jokatzen duen CBASK Albeniz taldeak Aranguren Mutilbasket A taldea izan zuen aurkari igandean Irulegin. Jipoi ederra jaso zuten altsasuarrek, 66 eta 33 galdu baitzuten. Hain zuzen ere Aranguren Mutilbasket A taldea da lider (20 puntu) eta CBASK-Albeniz zortzigarren da (13 puntu). Gabonetako geldialdiaren ondoren, ilbeltzaren 15ean Aranguren Mutilbasket B taldea izango du aurkari talde altsasuarrak.