Jenderik gabeko Etxebizitzen gaineko zerga pagatzeko epea zabalik dago

Guaixe 2021ko abe. 23a, 10:35
Altsasuko herriaren etxea. ARTXIBOA

Aurtengo zerga ilbeltzaren 24ra arte ordaindu daiteke 

Altsasuko Udalak aurten  jenderik gabeko etxebizitzen gaineko zerga onartu du. Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrari jarraituz, udalak jakinarazi du zerga horren aurtengo ordainketa borondatez ordaintzeko egiteko epea ilbeltzaren 24an bukatuko dela.  Helbideratutako ordainagiriak gaur kargatuko dira kontuan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.