Nafarroako eta Arabako suhiltzaileek sute bat itzali zuten atzo goizean, 11:00ak aldera. Beheko Benta kaleko 12. zenbakiko eraikineko tximiniak su hartu zuen, eta haren ondoko habeak ere. Ondorioz teilatuko hamar metro karratu erre ziren. Suhiltzaileez gain DYA, foruzainak eta udaltzainak izan ziren.