Indarrean da bizitegitarako hiri-lurzoruan portxeak eraikitzea araudia

Guaixe 2022ko urt. 4a, 11:58
Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Altsasuarrek portxeak egiteko eskariari erantzuna emateko onartu du udalak. 

Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Altsasuko Udalaren Bizitegitarako hiri-lurzoruan portxeak eraikitzea arautzen duen udal ordenantza. Araudi horren bidez hiri-lurzoruko lurzatietan portxeak eraikitzeko erregulazioa garatu du, Altsasuko hirigintza-antolamenduko araudiaren babesean, modu koherentean eta zehaztapenekin bat etorriz, eta planeamenduaren parte izan behar duten elementuei eragin gabe. 


Eraikuntza horrek errespetatu egin beharko ditu, halaber, une bakoitzean indarrean dauden sektoreko xedapenak, segurtasunari, osasungarritasunari, bizigarritasunari, energia-aurrezpenari eta eraikuntzen kalitateari buruzkoak, eta ondare urbanistikoaren, arkitekturakoaren, historikoaren, kulturalaren, naturalaren eta paisaiakoaren babesari buruzkoak.