Meltxor, Gaspar eta Baltasar Altsasu guztia bisitatu aurretik, urtero bi geldialdi berezi egiten dituzte. Bata Aita Barandiaran adinduen egoitzan. Bestea, Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoan. Pandemia dela eta, joan den urtean bezala, aurten ezkaratzean gelditu dira ekialdeko hiru aztiak, barrura sartu gabe. Baina han bi egoitzetakoendako opariak utzi dituzte.