Futbola

Altsasuren gol festak ez du etenik

Guaixe 2022ko urt. 10a, 11:45

Erregional maila. Hamalaugarren jardunaldia: San Fermin ikastola 0 – Altsasu 11

2022. urtea 2021. urtea bukatu zuen bezala hasi du Altsasuk: irabazten. Eta nola, gainera. San Fermin ikastolaren kontra aritu zen Altsasu, eta nahiz eta hasieran bi taldeak paretsu ibili, 20. minututik aurrera altsasuarrek aginte makila hartu, eta partida bukaerara arte ez ziren geratu, 0 eta 11 irabazi baitzuten. Salgado, Guisado, Aiestaran (3), Lobo (2), Morrás (2) eta Montoya (2) izan ziren golegileak. 

Erregional mailako liderra Aurrera da (35 puntu) eta Altsasu bigarren postuan dago (28 puntu), igoera faseko promozio postuetan. Asteburuan Altsasuk sailkapenean zortzigarren den Baztan taldea hartuko du Dantzalekun.