Fara soinuak Altsasun barna

Guaixe 2022ko urt. 10a, 14:37

Ilbeltzaren 5ean, asteazkenean, ekialdeko errege magoak Sakanatik pasa ziren egunean, kabalgataren aurretik fara joleak aritu ziren Altsasutik. Haien buruzagia Martin Sanchez Urizar izan zen. 

Errege magoak herritik opariak utzi gabe pasa ez daitezen, edo amalurra fara hotsez esnatzeko, bata edo bestea, fara joleen soinuak Altsasuko kaleak hartu zituzten asteazken arratsaldean. Ohi bezala, Foru plazan elkartu ziren eta umeen artean opilak banatu ziren. Haietako batek oparitxoa zuen eta hura Martin Sanchez Urizarrenean agertu zen, eta 6 urteko mutikoa fara joleen buruzagi izendatu zuten. Nafarroako Himnoaren doinura, narrua eta 12 ezkilatxo dituen gerrikoa, txapela eta aipatu makila jaso zituen. Narrua aurreko buruzagiak eman zion, Unai Gomez Lopez de Goikoetxeak. Ondoren, buruzagia buru zela, faradun umeen tropela Altsasuko karriketan barna hotsa dariola ibili zen. 

Altsasuko faradunen buruzagiak
Urtea Izen-abizena
1976 Jose Javier Ginea
1977 Josu Lezea
1978 Felipe Carlos Zelaia
1979 Jose Antonio Chamorro
1980 Jose Vicente Herrero
1981 Kontxi Zelaia
1982 Ana Belen Fernandez
1983 Begoña Mendoza Sanzol
1984 Felipe Carlos Zelaia
1985 Eva Iturralde
1986 Maribi Martinez Oraa
1987 Jose Julian Lopez
1988 Maria Eskisabel
1989 Carlos Lanza Arnedo
1990 Yolanda Barquilla
1991 Henar Alonso Ezkurra
1992 Daniel Crespo
1993 Joseba Mazkiaran Uria
1994 Nekane Marin Peñas
1995 Nekane Aldasoro Manero
1996 Javier Cristobal Chaparro
1997 Migel Mendoza Fernandez de Garaialde
1998 Sandra Cerezo Iguzkiza
1999 Izaskun Marin Santano
2000 Iñaki Mendoza Fernandez de Garaialde
2001 Jose Mari Rivero Urteaga
2002 Txemi Rodriguez
2003 Xabier Galartza
2004 Jon Galartza
2005 Eneko Garasa Guerrero
2006 Julen Anton Fiz
2007 Gorka Ramos
2008 Joseba Gonzalez Navarro
2009 Ainhoa Calleiras
2010 Leire Chamorro
2011 Javier Morras De Jorge
2012 Jokin Senar Benito
2013 June Lopez de Goikoetxea Mazkiaran
2014 Aritz Ulaiar
2015 Iker Claver Fuentes
2016 Eneritz Regil Fernandez
2017 Jon Navarro Fresneda
2018 Izaro Ramos Santamaria
2019 Nahia Zoe Borrega
2020 Unai Gomez Lopez de Goikoetxea
2021 COVID-19 pandemiagatik bertan behera
2022 Martin Sanchez Urizar