Futbola

Mutilberako zelaitik punturik gabe itzuli zen Altsasu

Guaixe 2022ko urt. 11a, 09:58

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren multzoa. Hamabosgarren jardunaldia: Mutilbera B 2 – Altsasu 0

Igandean Mutilberak eta Altsasuk euripean jokatu zuten Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoko hamabosgarren jardunaldiko partida, Aranguren kiroldegian. Bi taldeek partida lehiatua eskaini zuten, eta 26. minutuan Mutilbera aurreratu egin zen. Altsasuk ez zuen etsi eta erasoan jarraitu zuen eta bere aukerak izan zituen, baina bigarren zatian, 60. minutuan, Mutilberak bigarren gola sartu zuen eta markagailua ez zen gehiago aldatu. 

Mulier taldeak jarraitzen du lider, jokatutako hamabost partidetatik hamalau irabazita (42 puntu). Altsasu azkena da, hamargarrena, punturik gabe. Igandean Altsasuk sailkapenean zazpigarren den Oberenaren kontra jokatuko du, 17:00etan, Oberenan.