Nabari-nabaria. tokiz kanpo dagoena hozkailua da. Etxe tresna elektrikoak erosten ditugunean zaharrak kentzeko, saltzaileak zaharra jaso beharra du. Internetez erosita dago etxe horretako hozkailu berria? Merkatalgune handi batean? Bukatu behar ez zuen tokian, kalean bukatu du. Halako kasuetan, gainera, Sakanako Mankomunitatera hots egin daiteke, Emausko Trapuketariak tamaina handikoak etxetik jasotzera pasatzeko eskatuz.