Futbola

Altsasuk bide onean jarraitzen du

Guaixe 2022ko urt. 17a, 11:40

Erregional maila. Hirugarren multzoa. Hamabosgarren jardunaldia: Altsasu 6 – Baztan B 1

Altsasuk Baztan taldea hartu zuen Dantzalekun. Azkeneko partidetako joerari eutsi zion talde gorritxoak eta garaipen sendoa lortu zuen, trantsizioak eta erasoak bikain kudeatu eta gero. 6 eta 1 gailendu zen Altsasu, Montoyak, Morrasek, Lobok eta Aiestaranek (3) sartutako golei esker. 

Leitzako Aurrerak jarraitzen du Erregional mailako hirugarren multzoko lider (38 puntu) eta Altsasu bigarren da, zazpi puntura (31 puntu). Asteburuan Altsasuk atseden jardunaldia du.