Futbola

Oberenatik punturik gabe itzuli zen Altsasu

Guaixe 2022ko urt. 18a, 12:15

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren multzoa. Hamaseigarren jardunaldia: Oberena 4 – Altsasu 0

Altsasuk Oberenan jokatu zuen igandean, izen bereko taldearen kontra. Bi taldeak gogotsu hasi ziren, baina 17. minutuan, zorigaiztoko jokaldi bat medio ate propioan gola sartu zuten altsasuarrek. Hala ere, partidari eutsi zioten, baina atsedenaldia joatear zeudenean bigarren gola sartu zuten Oberenakoek. Bigarren zatia hasi eta berehala iruindarrek altsasuarren atea hirugarrenez zulatu zuten, eta 60. minutuan laugarrena lortu zutenean, partida erabakita geratu zen. 

Mulierrek jarraitzen du Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoko bigarren multzoko lider (45 puntu) eta Altsasuk sailkapena ixten du, hamargarren postuan, punturik gabe. Asteburuan hamazazpigarren jardunaldia jokatuko da eta Altsasuk sailkapenean bederatzigarren den Berriozar taldearen kontra jokatuko du, larunbatean, 12:30ean, Berriozarren. Bi arerio zuzenen arteko partida izango da.