Gatibu akustikoan

Guaixe 2022ko urt. 21a, 10:07
Gatibu taldea. UTZITAKOA

Bihar talde bizkaitarraren kontzertua izanen da Iortia kultur gunean. Sarrerak agortuta daude.

Pandemia egoera dela eta, zuzeneko emanaldietarako ezarritako neurri "zorrotzek" erangida, Gatibu taldeak haren ohiko formatua egokitu behar izan du emanaldiak eskaintzeko orduan eta haien kantak zaleekin partekatu ahal izateko. Horregatik, Musikak salbatuko gaitu disko berriko eta bere diskografiako kantak modu akustikoan eskainiko dute bihar, ilbeltzak 22, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean eginen duten kotnzertuan. Sarrerak agortuta daude.