Futbola

Altsasuk atseden jardunaldia zuen, baina bigarren postuari eusten dio

Guaixe 2022ko urt. 24a, 11:10

Erregional maila. Hamaseigarren jardunaldia: Altsasuk atseden jardunaldia zuen

Asteburuan Erregional mailako hirugarren multzoko hamaseigarren jardunaldia jokatu da eta Altsasu taldeari atseden jardunaldia zegokion. Hala ere, sailkapenean bigarren postuari eutsi dio talde sakandarrak. Leitzako Aurrera taldea da liderra (41 puntu) eta Altsasu bigarren da (31 puntu). Datorren jardunaldian 30 punturekin sailkapenean laugarren den Berriozar taldearen kontra jokatuko du Altsasuk, Berriozarren jokatuko den arerio zuzenen arteko partidan.