Emakumeen Lehen Maila Autonomikoko bigarren multzoko sailkapenean azken dauden bi taldeak, Altsasu eta Berriozar, elkarren kontra jokatu zuten larunbatean Dantzalekun. Partida oso borrokatua eskaini zuten bi taldeek. Aukerak sortu zituzten, baina inork ez zuen kontrako atea zulatzea lortu eta husnako berdinketarekin bukatu zen partida. Horrela, denboraldiko bere lehen puntua lortu zuten altsasuarrek.
Sailkapenean Mulier taldeak jarraitzen du lider (48 puntu) eta Altsasuk sailkapena ixten du, hamargarren postuan, puntu batekin. Asteburuan lehen faseko azken partida jokatuko da, hemezortzigarren jardunaldia, eta Amigo taldea izango du aurkari Altsasuk.