Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea zabalik

Guaixe 2022ko urt. 25a, 09:18

Gizonezkoa udaletxera joaten. ARTXIBOA

Otsailaren 28ra arte egin daitezke ordainketak.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2021eko epe gehigarriari dagokiona, otsailaren 28an bukatuko dela. Helbideratutako ordainagiriak dituztenei gaur kargatuko zaie kopurua kontu korronteetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Altsasuko Udalak azaldu duenez, borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.