Elkartasunezko bilketa martxan

Guaixe 2022ko urt. 28a, 09:30

Ate gorriko eraikinean jasoko dute materiala hurrengo hamar ostiraletan. ARTXIBOA

Gaurtik apirilaren 8ra arteko ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara, arropak eta bestelakoak Erkuden kaleko 8. zenbakian jasoko dituzte, aurretik taberna izandako egoitzan. 

Etxean soberan dituzu erabilgarri dauden arropak, jostailuak, bitxiak, oinetakoak, maindireak edo bestelakoak? Hala bada, haiei bigarren bizitza bat emateko aukera duzu. Izan ere,  Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Zerbitzuak eta Sakana Harrera Harana elkarteak elkartasunezko bilketa antolatu du. Erkuden eta Altzania kaleen bidegurutzean dagoen eraikina (lehengo SD Altsasu taberna) ostiralero zabalduko dute hurrengo hamar ostiraletan, gaurtik hasita. 10:00etatik 13:00etara eraman daitezke soberan eta egoera onean dauden arropak eta bestelakoak. Jasotako guztiari bigarren bizitza emateko, antolatzaileek apirilaren 10ean elkartasun azoka eginen dute. Mank-en zerbitzuak eta elkarteak bilketa antolatzeko Altsasuko Udalaren laguntza izan du.