Futbola

Altsasu Berriozartik oso pozik itzuli zen

Guaixe 2022ko urt. 31a, 12:40

Erregional maila. Hirugarren multzoa. Hamazazpigarren jardunaldia: Berriozar 2 – Altsasu 7

Erregional mailako Altsasuk garaipenaren bidean jarraitzen du. Berriozarren bertako taldearen kontra jokatutako partidan nagusitasun handiz gailendu zen Altsasu. Lehen zatian Lobok eta Salgadok 0 eta 2 aurreratu zuten Altsasu, baina atsedenaldia baino lehen 1 eta 2 hurbildu zen Berriozar, penaltiz sartutako golari esker. Bigarren zatiko azken hogei minututan iritsi zen Altsasuren gol festa, bost gol sartu baitzituen Altsasuk, horietako bat Berriozarko Blancok ate propioan sartutakoa. Lobo, Martinez, Mugeta eta Morras (2) izan ziren golegileak. 

Erregional mailan Aurrera taldeak jarraitzen du lider (41 puntu), Altsasuren aurretik (34 puntu), biak promozio postuetan. Datorren jardunaldian Altsasuk sailkapenean bosgarren den Errotxapea B taldea hartuko du Dantzalekun, garaipenaren bidetik jarraitzeko asmoz.