'Begirada ezberdin bat' argazki erakusketak "inklusioaren kristalen bidez zer ikusten den" erakusten du. Unai Beroiz fotokazetariak Nafarroako bizilagunei argazkiak atera die, haien bizitza erakutsiz. Irudiak "konfiantza, parte hartzea eta inplikazioa" islatzen dute, eta erretratatuko pertsonen konplizitatearekin hartu dira. Erakusketa bihar, otsailak 2, 18:00etan, mustuko dute eta aurkezpenean Unai Beroiz eta Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sareko kide bat egonen dira. Sareak, Sakanako Mankomunitateko Anitzarteak zerbaitzuak, Altsasuko Udalak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute erakusketa, eta otsailaren 20ra arte egonen da ikusgai.