Futbola

Altsasuren beste garaipen bat

Guaixe 2022ko ots. 7a, 11:55

Erregional maila. Hirugarren multzoa. Hemezortzigarren jardunaldia: Altsasu 4 – Arrotxapea 0

Santa Ageda ospakizunak gusturago ospatu zituzten Altsasu futbol taldeko futbolariek larunbat goizean Arrotxapeari 4 eta 0 irabazi eta gero. Altsasuk hasieratik dominatu zuen eta laugarren minuturako Salgadok Arrotxapearen atea zulatu zuen, Urkijoren baloi luze bat bikain aprobetxatu eta gero. Salgadok berak bigarrena sartu zuen atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian Altsasuk agintzen jarraitu zuen eta Aiestaranen bi golek markagailua erabakita utzi zuten. 4 eta 0 irabazita, garaipenaren bidetik jarraitzen du talde altsasuarrak. 

Aurrera taldea da Erregional mailako hirugarren multzoko lider sendoa (44 puntu) eta bigarren Altsasu da (37 puntu), Iruña B hirugarrenarekin puntutara berdinduta. Asteburuan sailkapenean azkena den Amaya B taldea izango dute aurkari altsasuarrek, Iruñean.