Altsasuko udaltzainek gizonezkoa erreanimatu zuten

Guaixe 2022ko ots. 7a, 13:03

Udaltzaingoaren ibilgailua udaletxe parean. ARTXIBOA

54 urteko gizonezko batek bihotz-biriken gelditzea izan zuen, eta udaltzainak iritsi zirenean lurrean botata ikusi zuten, buruan kolpe bat zuela. Kotxean zeramaten desfribiladoreari esker gizonezkoa erreanimatzea lortu zuten. Ospitalera eraman zuten. 

Altsasuko Gorka Lopez Pardo eta Daniel Perez Igea udaltzainek gizonezko bat bizkortu zuten larunbatean, eta anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman ondoren, eta Zainketan Intentsiboetako Unitatean sartu zuten. Udaltzainek 09:35ean jakin zuten gizonezko bat  Aminanespila kalean, kiroldegi ondoan, lurrean botata zegoela. Aipatu agenteak iritsi zirenean ikusi zuten gizonezkoak buruan kolpea eta odola zituela eta ez zuela pultsurik. Autoan daramaten desfibriladorea atera eta 09:42an bizkortzeko aurreneko deskarga eman zioten. Bost deskarga behar izan zituzten gizonezkoa bizkortzeko, eta ondoren anbulantzian sartu, Iruñera eramateko.