Ospa!-k tortura salatuko du

Guaixe 2022ko otsailaren 10a

Ospa! mugimenduak aurretik ere tortura salatu izan du. ARTXIBOA

Otsailaren 13an, igandean, elkarretaratzea eginen dute Altsasuko udaletxearen aurrean. 

Torturaren kontrako eguna dela eta, otsailaren 13an, igandean, 19:00etan, errepresioaren kontrako Ospa! mugimenduak kontzentrazioa antolatu du Torturarik ez! Alde hemendik! lelopean. Ospa!-ko kideek azaldu dutenez, “tortura ez da iraganeko kontua, gaur egun gizarteak jasaten duen gaitza da. Argi dugu torturatzaileak diren indar errepresiboengandik gauza bakarra nahi dugula, hemendik alde egitea!”