Pentsio duinen aldeko mugimenduaz

Guaixe 2022ko ots. 15a, 08:53

Gutxieneko pentsioa 1.080koa dela aldarrikatzen du mugimenduak. ARTXIBOA

Jon Fanok eta Andrea Uñak mugimenduaren ibilbideari buruzko hitzaldia emanen dute, bihar, Iortia kultur gunean

Pentsio duin eta publikoen aldeko aldarrikapena kalera atera zela lau urte bete zituen ilbeltzean. Tarte horretan mugimendua eratu, indartu eta zabaldu egin da. Ibilbide horretan "duintasuna defendatu dugu; bizi duina izateko pentsio eta soldata duinak, pentsio duinak behar dira". Horrekin batera, pentsio duinen aldeko mugimenduak elkartasuna sustatu du: "Baztertuen dauden pentsiodunekiko, emakumezko pentsiodunekiko eta alargunekiko, lan ezegonkorra eta gaizki ordainduak dituzten langileekiko, esklabu bihurtutako migratzaileekiko…". Sakanako pentsiodunen mugimenduak antolatutako hitzaldian, Bizkaiko pentsiodunen mugimenduko kide Jon Fanok eta Andrea Uñak horiek guztiak eta gehiago izanen dituzte hizpide bihar, otsailak 16, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean.