Futbola

Altsasuk irabazten jarraitzen du

Guaixe 2022ko ots. 14a, 11:50

Erregional maila. Hirugarren multzoa. Hemeretzigarren jardunaldia: Amaya B 1 – Altsasu 2

Altsasuk hiru puntu ekarri zituen Iruñetik Amaya B taldearen kontra izandako partidan 1 eta 2 irabazi eta gero. Altsasuk agindutako partidan Amayak aukera gutxi izan zuen. Zortzigarren minuturako Gorka Martinezek sartutako golak Altsasu aurreratu zuen. Partidak bere horretan jarraitu zuen, baina bigarren zatiko 57. minutuan Amayak bana berdintzea lortu zuen. Hala ere, Altsasuk ongi erantzun zuen eta Xabier Aiestaranek sartutako golari esker, 1 eta 2 gailendu ziren gorritxoak. 

Aurrera taldea da Erregional mailako hirugarren multzoko liderra (47 puntu). Altsasu bigarren da (40 puntu), hirugarren den Iruña B taldearekin puntutara berdinduta. Eta hain zuzen ere datorren jardunaldian Altsasuk Iruña B taldea hartuko du Dantzalekun, bigarren postua jokoan dagoen partidan.