Saskibaloia

CBASK Jatormanek Humiclima hartuko du gaur Zelandin

Guaixe 2022ko ots. 14a, 13:55

CBASK Jatormanek beste garaipen bat lortu nahi du jarraian. CBASK

Gaur, astelehena, 20:00etan, CBASK Jatorman eta Humiclima taldeen arteko atzeratutako partida jokatuko da

Larunbatean Autonomien Arteko Bigarren Mailako hamaseigarren jardunaldiko partida jokatu zuen CBASK-Jatorman taldeak Zelandi kiroldegian. Talde altsasuarrak Buenos Aires Gastrobar Liceo Monjardin taldea hartu zuen eta lehia oso estua eta gero, garaipena Altsasun geratu zen, 69 eta 57 gailendu baitziren altsasuarrak. 

Sailkapen orokorrean Valle de Egües da lider (28 puntu) eta CBASK Jatorman zortzigarren da (21 puntu), hiru partida gutxiagorekin. Gaur, astelehena, garaipenaren xendan jarraitu nahi du CBASK Jatorman taldeak, hain zuzen ere atzeratutako partida horietako bat jokatuko duelako sailkapenean zazpigarren eta arerio zuzena den Humiclima taldearen kontra. Partida 20:00etan jokatuko da, Zelandin.