Saskibaloia

CBASK Jatormanek Humiclimaren kontra galdu egin zuen

Guaixe 2022ko ots. 15a, 10:40

Atzo, astelehena, atzeratutako jardunaldia jokatu zuten Zelandin CBASK Jatormanek eta Humiclimak eta 49 eta 81 gailendu zen talde bisitaria

Larunbatean Autonomien Arteko Bigarren Mailako hamaseigarren jardunaldiko partida jokatu zuen CBASK Jatorman taldeak Zelandi kiroldegian. Talde altsasuarrak Buenos Aires Gastrobar Liceo Monjardin taldea hartu zuen eta lehia oso estua eta gero, garaipena Altsasun geratu zen, 69 eta 57 gailendu baitziren altsasuarrak. 

Atzo, laugarren jardunaldiko atzeratutako partida jokatu zuen CBASK Jatormanek Humiclima taldearen kontra Zelandin. Garaipenaren bidetik jarraitu nahi zuten altsasuarrek baina ezinezkoa izan zen, Humiclima nagusi izan baitzen. Azkenean, 49 eta 81 gailendu zen Humiclima. 

Sailkapen orokorrean Valle de Egües da lider (28 puntu) eta CBASK Jatorman zortzigarren da (22 puntu), bi partida gutxiagorekin. Datorren jardunaldian, hamazazpigarrenean, atzera ere Humiclima taldearekin jokatzea dagokio CBASK Jatorman taldeari, baina partida atzeratu egin dute, martxoaren 30era arte.