Genoma B ikuskizunak txutxumutxuengatik zapaldutako eta kartzelatutako bost emakume erakusten ditu. La Casa de Bernarda Alba Lorcaren klasikoa oinarri hartuta, Albadulake teatro konpainiak flamenkoa, zirkua eta dantza uztartzen ditu emakumearen askatasunaz, errebeldiaz eta estereotipoetaz hausnartzeko. Ikuskizuna larunbatean, otsailak 19 , 19:30ean, eskainiko dute Altsasuko kultur gunean. Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian eskura daitezke 12 eurotan.