Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du martxoaren 6ean bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2022. urteari dagokiona. Helbideratutako ordainagiriak 2022ko otsailaren 8ean kargatu ziren kontuetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.