Altsasuko Udalak udalerrian ehiza barrutia sortzea erabaki du. Altsasuko ehiza barrutitik kanpo geldituko dira herrigunea eta bizitegiko eta industriarako lurrak, gainontzeko udalerri guztia ehiza barruti izanen da. Ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea Altsasuko Udal bulegoetan jendaurrean egonen da martxoaren 8ra arte, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.