Gure Eskuk 'Pirinioetako bidea' ekimena aurkeztuko du

Guaixe 2022ko ots. 22a, 08:48

Gure Eskuk ekimena Bilbon aurkeztu zuen. WWW.GUREESKU.EUS

Bihar, 18:30ean, Iortia kultur gunean Sakanako Gure Eskuk aurkeztuko du.

Pirinioetako 300 gailu baino gehiago argiztatu nahi dituzte garilaren 2an. Ekimenaren antolatzaileak Kataluniako Assemblea Nacional Catalana (ANC), Federació d’Entitats Excursionistes de Catalunya (FEEC) eta Gure Esku dira, eta Omnium Cultural eta Artistes de la República erakunde kataluniarern laguntza dute. “Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi lerro bat osatuko dugu Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko”.

Sakanako Gure Eskuk “erronka kolektibo eta parte hartzaile erraldoi” hori aurkeztu eta Euskal Herriari Jaizkibeletik Benasqueraino argiztatzea dagozkion 115 gailurren berri emanen du. Edozein herritarrek parte hartzeko aukera izanen du ekimenean, beti ere, bere neurriko mendian bada. Horretarako izena emateko aukera izanen da. Halakoen berri eta bestelako xehetasunak asteazkenean emanen dituzte Sakanako Gure Eskuko kideek.