Itaia Emakumeen Egunera begira

Guaixe 2022ko ots. 18a, 12:46

itaia indarkeria matxistari aurre egin bilkura Altsasun. @Itaia_Sakana

Larunbaterako egitaraua antolatu du, hitzaldia martxoaren 4rako eta martxoaren 8an mobilizazioak izanen direla jakinarazi du.

Itaiak, emakumeen antolakunde sozialistak, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dela eta hainbat ekimen antolatu ditu, guztiak ere Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki! lelopean bildu dituenak. Hasteko, larunbatean, Altsasuko gaztetxeak egun osoko egitaraua hartuko du. 10:00etan herri apainketari ekinen diote, 14:30ean bazkaltzeko etena eginen dute eta 16:30ean Oh, gu hemen bigarren saioa eta kafe tertulia izanen dira. “Gero eta sexualizatuago dagoen gizartean, horrek emakume langileengan duen eraginaren, ondorio politikoen eta beste hainbat konturen inguruan” hizketan aritu dira. 

Itaiak jakinarazi duenez, martxoaren 4an, ostiralarekin Gaur egungo emakume langileon egoeraz hitzaldia izanen da Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Azkenik, martxoaren 8an mobilizazioak izanen direla aurreratu dute. Lehenik, 18:00etan, elkarretaratzea Lakuntzako plazan eta, ondoren, 19:00etan, manifestazioa Altsasun.