Futbola

Altsasuk bigarren postuari eustea lortu zuen

Guaixe 2022ko ots. 21a, 14:17

Erregional maila. Hirugarren multzoa. Hogeigarren jardunaldia: Altsasu 2 – Iruña B 0

Altsasuk eta Iruña B taldeak partida oso lehiatua jokatu zuten Dantzalekun, puntutara berdinduta zeudenez, sailkapeneko bigarren postua baitzuten jokoan. Partidak ikusle asko bildu zituen Dantzalekun, eta emozio handikoa izan zen. Lehen zatian parez pare aritu ziren bi taldeak, baina bigarren zatian Altsasuk 1 eta 0 aurreratzea lortu zuen Imanol Lobok sartutako golari esker. Emozioak bere horretan jarraitu zuen, bi taldeek gol aukerak sortu baitzituzten, baina azken minutuan Guisadok penaltiz sartutako golak altsasuarrei lasaitasuna eman zien eta bi puntuak eta bigarren postua Altsasun geratu ziren. 

Leitzako Aurrera taldea da erregional mailako hirugarren multzoko liderra (47 puntu) eta Altsasu bigarren da (43 puntu), igoera postuetan. Asteburuan Altsasuk hamaikagarren den Doneztebe izango du aurkari.