'El Drogas' akustikoan, Altsasun

Guaixe 2022ko ots. 23a, 10:21

'Akustik fraktion' birako irudia. UTZITAKOA

Enrique Villarreal musikariak poema eta narrazio liburu berria kaleratu du eta 'Akustik fraktion' bira akustikoa egiten ari da. Ostiralean, otsailaren 25ean, Iortia kultur gunean emanaldia eginen du. Sarrerak agortuta daude.

Enrique Villareal El Drogas musikariaren azkenengo birako kontzertuetan zazpi musikari daude eszenatokian: Txus Maraví gitarra akustikoa eta gitarra slide jolea, Eugenio Aristu Flkao kontrabaxua, koroa eta gitarra akustiko jolea, Germán San Martín teklatu eta akordeoi jolea, Selva Barón koroak, harmonika eta perkusioa, Naiara Ruz koroak eta perkusioa, Nahia Ojeta perkusioa, gitarra akustiko jolea eta koroak eta El Drogas bera ahotsa eta gitarra akustiko jolea. Akustik fraktion kontzertuaren berezitasuna da akustikoan dela, eta modu honetan musikariaren ibilbidearen errepertorioa interpretatzen dituzte, klasikoetatik publikatutako azkenengoetara. Otsailaren 25ean, ostiralean, 20:00etan, Iortia kultur gunean kontzertua eskainiko du. Sarrerak agortuta daude. 

 

 

 

.