Ihoteak-Inauteriak 2022

Inauterietako erakusketa mustu dute

Guaixe 2022ko ots. 23a, 12:03

Mustutzean Altsasuko inauterietako pertsonaien aurkezpena egin zuten, eta bertan izan ziren golda, Juantranposo, ezkontza, sorginak eta Akerra eta momotxorroak. Iortiako erakusketa aretoan Leitzako inauterietako pertsonaiak ikusgai daude ere.  

Inauterietako erakusketarekin hasiera eman zioten Altsasuko inauteriei. Erakusketa martxoaren 4ra arte ikusgai egonen da Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Leitzako ihoteetako pertsonaien erakusketa ikusteko aukera dago ere: Ahariak eta zezenak, atsoak, Akerra, zakudunak eta tuturdunak. Herriko ikastetxeetan landutako lanak ere ere ikusgai daude. Inauteri batzordeak eta ikastetxetako guraso elkarteek antolatzen dute erakusketa. 

Erakusketaren mustutzearekin inauteri hiru egunei hasieran eman diote: igandean, otsailak 27, inauteri txikito izanen da, martxoaren 1ean, asteartean, herri inauteria ospatuko dute eta martxoaren 5ean, larunbatean, hiri edo Piñata inauteriak izanen dira. 

 

Erlazionatuak