Inauterietako kalejira

Guaixe 2022ko ots. 25a, 12:02

Altsasuko Musika eta Dantza eskolako ikasleak emanaldi batean. ARTXIBOA

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleak kalera aterako dira, bihar, inauteriak ospatzera

Inauteri garaian da, eta Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleak ospatzeko kalejira eginen dute bihar, otsailak 26, larunbata, 12:30etik aurrera. Kalejiraren irteera eskolatik izanen da, eta Altsasuko kaleak zeharkatuko dituzte, zenbait puntuta geldialdiak egiten.