María Monreal Otano

"Albarekin intuzioa izan nuen"

Erkuden Ruiz Barroso 2022ko ots. 28a, 10:58

María Monreal Otano zuzendaria. UTZITAKOA

María Monreal Otano ‘Con los ojos abiertos’ film dokumentalaren zuzendaria da. Alba etxe okupatu batean bizi zen, eta Monrealek bere istorioa ezagutu nahi izan zuen. Gaur dokumentala Iortia kultur gunean eskainiko dute. 

Alba begiak irekita jaio zela esan du bere aitak. Bere bizitzaren aurrerapen gisa. Egun batean, antzerki eskolako afari batean, María Monreal Otanok Alba ezagutu zuen, “pasadaz”, eta pertsona interesgarria zela iruditu zitzaion. Kontatzeko zerbait zuela. Garai horretan Monreal kazetaritza ikasten ari zen, eta gradu amaierako lana egin behar zuen. Albaren istorioa jasotzea erabaki zuen, eta horrela sortu zuen Con los ojos abiertos dokumentala. Filma zenbait zinema jaialditan eskaini dute, eta Nafarroako Nazioarteko Film Festibalean Urrezko Meliton saria irabazi zuen. Gaur, otsailalk 28, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunean eskainiko dute, Filmoteka Nafarroan programak antolatu duen Nafarroako emakumezko zuzendariak zikloaren barruan. Zuzendaria bertan egonen da. Sarrerak euro batean eskura daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian. 

Zergatik okupa baten inguruko dokumentala egin?
Dokumentalaren ideia, berez, ez zen okupazioaren gaiagatik sortu. Gai deigarria eta polemikoa da, baina ez zidan horrek deitu. Nik ez nekien asko protagonistaz, Albaz. Nire aurretik pasa zenean bihozkada bat izan nuen. Desberdina zela iruditu zitzadan, eta atzean zerbait zuela pentsatu nuen; istorioa bat zuela. Berarengana joan nintzen, lau hitz elkarbanatu genituen eta grabatzen utzi zidan. Pixkanaka bere istorioa deskubritzen joan nintzen. Nik aurretik ez nekien ezer; sorpresa bat izan zen.

Nola ezagutu zenuen Alba?
Antzerki eskola berdinean geunden, eta Gabonetako afari bat egin zuten, eta joan ginen. Nire aurretik pasa zen, eta iruditu zitzaidan zerbait bazuela.

Nolakoa izan zen prozesua?
Momentu horretan gradu amaierako lana egin behar nuen, eta istorio bat bilatzen ari nintzen. Orduan, Alba bilatzea pentsatu nuen. Berarekin musikal bat egiten ari zen lagun bati esan nion ea non aurki nezakeen Alba, eta telefonoa ez zuela erabiltzen esan zidan, baina egun jakin batean herri batean emanaldia egingo zuela esan zidan. Bertara joan nintzen. Egunetan grabatzen hasi nintzen. Ez nion aurretiko elkarrizketa egin bere bizitza nolakoa zen ezagutzeko. Oso interesagarria iruditzen zitzaidan pixkanaka ezagutzen joatea, modu naturalean, pertsonak ezagutzen dituzun bezala. Harremanak pixkanaka sortzen dira. Horrela intimitatea lortu nahi nuen ere, dena modu freskoan eta errealean gelditzeko. Albari egiten dizkiodan galderak lehenengo aldia da, aurretik ez zegoen ezer.


'Con los ojos abiertos' dokumentalaren une bat. UTZITAKOA

Zure inplikazioa handia izan zen.
Lehenengo egunean kamerarekin agertu nintzenean ez genuen elkare ezagutzen. Pare bat hitz elkarbanatu genituen, besterik ez. Baina Alba oso eskuzabala izan da, berak ez zuelako inolako aurreiritzierik izan nirekin. Azaldu nion dokumental bat grabatu nahi nuela, nire gradu amaierako lana izango zela, eta nik kazetaritza ikasten nuen; ez nuen ikus-entzunezkoak ikasten. Azkenean, kazetaritzak batzuetan arbuio gehiago sortzen du, pentsatu dezaketelako manipulatuko duzula… Are gehiago horrelako gai batekin. Garai horretan ari ziren haiek konktrako artikulu asko kaleratzen. Baina joan zen sortzen horrelako lagun harreman bat, oraindik mantentzen duguna. Harreman oso polita. Azkenean, ezin nuen ekidin laguntzea eta inplikatzea. Nik berarekin sufritzen nuen ere. Baziren momentuak, ez daudenak dokumentalean, berak oso gaizki pasatzen zuela, eta kamerak kentzen nituen, uste nuelako momentu horretan ni behar ninduela, ez ni kamerarekin.

Oso modu naturalean aritzen da.
Aurkikuntza handi bat izan zen. Harrigarria da ez zaiolako kameraren aurrean egotea. Nik ere ez nuen nahi kamera ez legoke bezala egitea. Integratzea nahi nuen. Baina bere adierazteko modua oso berezia da. Orain berarekin egotean naizenean berdina da. Adirazteko modu hori berdina da. Batzuk pentsa dezakete oso exageratua dela eta egiten duela, baina bera horrelako da. Horrela kontatzen ditu gauzak.

Eta zure intuzioa benetazkoa zen; istorioa bat zuen atzetik.
Asko zuen kontatzeko. Zorte handia izan nuen. Harrapatu nuen mugarri batea, erabakiak hartu behar zituen momentu batean. Bi urte ziren etxetik joan zela, eta jakin nuen familia bat zuela. Bere gurasoak ezagutu nahi izan nituen ere. Pentsatu dezakegu, horrelako istorioa baten aurrean, ezarritakotik ateratzen direnak zerbait dutela familian, edo famliarik ez dutela… justifikatzen saiatzen gara. Zerbait izan behar dute. Baina jakin nahi nuen zer zegoen; agian bere familia nirearen antzekoa zen. Jakin nahi nuen ea zerbait genuinoa zen, zergatik erabaki zuen berak horrela bizitzea. Eta aurkitu nuen genuinoa zela. Berak horrela bizi nahi zuela. Txikitatik horrelakoa zela, ez ziola balorerik ematen diruari. Albaren erabakiak diruagatik izan ohi dira. Ulertu nahi nuen hori guztia. Dokumentalaren izenburuak Alba jaio zen momentura erreferentzie giten dio, baita zer supodatzen duen hiru hilbate horiek bere bizitzan, erabakiak hartu behar dituelako, eta begiak irekitzen dituela. Niri begiak ireki zizkidan ere, gauza txikiak baloratzen ikasi nuelako. Asko ikasi dut.

Zerekin gelditzen zara?
Ni ez naiz pertsona berdina. Albak eskemak apurtu zitzaizkidan. Hasieratik nirekin izan zuen eskuzabaltasuna, aurreiritzirik gabe bere bizitzan sartzne utzi zidan… niretzako hori oso indartsua izan zen. Nik aurreiritziak izan nituen. Ez nengoen ez okupazioaren alde ez kontra. Ezajkintasunagatik, ni ez nintzelako aurretik etxe okupatu batean egon, beldur pixka bat izan nuen. Aurreiritzi horiek kendu zizkidan. Agian bere inguruko jendeak hasieran distantziarekin hartu ninduten, normala dela, baina berak ez. Momentu batean esaten du triste zegoela multa jarri zietelako, baina dagoeneko pasatu zaiola eguraldi ona egiten duelako, “begira eguzkia”. Gauzak beritzeko modu hori ikasi dut.

Kazetaritza ikasi zenuen, eta zinema dokumentala egitea aukeratu duzu. Dokumentalak zerikusia izan du?
Bai, dokumental honekin jakin nuen zinema egin nahi nuela. Istorioak kontatu nahi ditut. Orain ere hasi naiz fikzioa egiten, ez naiz bakarrik dokumentalari ixten; fikzioa tresna interesgarria irduitzen zait gauzak ontatzeko. Baina errealitatea gustatzen zait. Dokumental honekin jakin nuen istorioak irudiaren bidez kontatzea gustatzen zitzaidala. Kazetaritzara sartu ni ntzen idazten eta irakurtzen gustatu gabe; hasieratik ikusten zen nondik joko nuen. Intuizioa izan nuen horretan ere. Banekien kazetaritzaren zerbait gustatzen zitzaidala. Dokumentala ikustean jendearen erreakzioarekin argi izan nuen.

Zer suposatzen du Filmoteka Nafarroan bezalako programak zuentzako?
Aukera oso ona da gure lana erakusteko. Azkenean, orokorrean ez ditugu emanaldiak egiteko aukera asko.