Futbola

Altsasuk ezin izan zien hiru puntuei eutsi

Guaixe 2022ko mar. 1a, 09:33

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren fasea, kategoria mantentzeko multzoa. Bigarren jardunaldia: Altsasu 1 – Lagunak 2

Igandean Altsasuk Barañaingo Lagunak taldea hartu zuen Dantzalekun, Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoko kategoria mantentzeko multzoko bigarren jardunaldian. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren partida lehiatu eta entretenigarrian. 38. minutuan Altsasuko Jone Apaolaza jokalariak gola sartzea lortu zuen, baina minutu horretan bertan Lagunaken berdinketa heldu zen. Bi taldeek borroka bizian jarraitu zuten 66. jardunaldian zorigaiztoko jokaldi batean Altsasuk ate propioan gola sartu zuen arte. Altsasuarrak saiatu ziren, baina ezin izan zuten berdindu eta hiru puntuak Barañainera joan ziren. 

Sailkapenean ez da aldaketarik izan eta Mulier B taldeak jarraitzen du lider (27 puntu). Altsasu bederatzigarren da, puntu batekin. Datorren jardunaldian Altsasuk sailkapenean zortzigarren den Cortes izango du aurkari Erriberan jokatuko den partidan, bi arerio zuzenen arteko partida.