Bertso afari feminista Altsasun

Guaixe 2022ko mar. 3a, 12:36

Idoia Granizo bertso poteo batean, 2019an. ARTXIBOA

Idoia Granizo eta Sarai Robles bertsolariek parte hartuko dute, bihar, Kukuerreka elkartean. Gai jartzailea Jone Rubio izanen da. 

Martxoaren 8, Emakume Langileen Nazioarteko eguna, gertu dago eta Errafailak-ek "motorrak berotzeko" bertso afari feminista antolatu du bihar, martxoak 4, ostirala, 21:00etan, Altsasuko Kukuerreka elkartean. Idoia Granizo bertsolari altsasuarra eta Sarai Robles ariko dira, eta gai jartzailea Jone Rubio altsasuarra izanen da. Ikasle eta langabetuek 15 eurotan eros ditzakete sarrerak, eta langileek 20 eurotan. Arkangoa eta Lezea tabernetan edo Errafailak-en Instagramen bidez eskura daitezke.