Ihoteak-Inauteriak 2022

Ihoteetako azkena falta da oraindik

Guaixe 2022ko mar. 4a, 14:49
"Urrutitik" Altsasuko inauteria ospatzera etorritakoak. ARTXIBOA

Hiri inauteria ospatuko dute altsasuarrek bihar.

Irudimen ariketa ugariren emaitza kalean ikusteko aukera izanen da larunbat eguerdian. Izan ere, hiri ihotearekin altsasuar koadrilak gai edo pertsonaia bat hartu eta haren inguruan mozorrotuko dira. Mozorro festa alaitzeko musika izanen da eguerdi, arrats eta gauean. Bestalde, Inauteri Batzordeak eta Altsasuko Udalak altsasuarrei gogoratu diete heldu diren ospakizunak berdintasunean ospatu behar direla. Horregatik, etxeko eta familiako ardurak denendako direla gaztigatu dute. Aldi berean, gogorarazi dute ezezkoak ezetz esan nahi duela beti. Erasorik gabeko ospakizunak nahi dituztela nabarmendu dute. Azkenik, Altsasuko Udaletik gaztigatu dutenez, Gartzia Ximenez kalea oinezkoendako izanen da  larunbatean, 12:00etatik 24:00etara.

Egitaraua 

  • Martxoak 5, Larunbata. Hiri inauteria
    12:00 Haize Berriak bandaren kalejira.
    13:00 Rock Kalean, Foru plazan.
    19:30-21:30 Dantzaldia Ingenio orkestrarekin, Foru plazan. 
    21:30 Afaria, Intxostiapunta gazte gunean. 
    22:45-00:45 Dj, Intxostiapunta gazte gunean.
    24:00-02:00 Dantzaldia Ingenio orkestrarekin, Foru plazan.