Benetako gertaeretan oinarrituta

Guaixe 2022ko mar. 8a, 12:18

Iortia kultur gunea 'Elisa eta Marcela' antzezlanarekin girotu dute. IORTIA

'Elisa eta Marcela' bikotearen istorioan oinarritutako antzezlanaren emanaldia eskainiko du A Panadaría talde galiziarrak, larunbatean, Iortia kultur gunean. 

Bi emakumeren ezkontza kontatzen du Elisa eta Marcela antzezlanak. Benetako istorio batean oinarritu da A Pnadaría taldeak. Ezkontza 1901. urtean izan zen, A Coruñan, eta batek gizonaren plantak egin behar izan zuen ezkondu ahal izateko. Konpainiak istorioaren berreraikitze lotsagabea egin du hitzaren, keinuaren eta musikaren bidez. Konpromisoaren eta aldarrikapenaren aldeko apustu garbia egiten dute. Komedia musikal bat da, eta larunbatean, martxoaren 12an, 19:30ean, Iortia kultur gunean bi emakumeen arteko ustekabezako maitasun istorioa kontatuko dute Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian.