Gizonezkoa droga salmentagatik atxilotua

Guaixe 2022ko mar. 9a, 13:56

Foruzainek eta guardia civilek atzemandako dirua eta sustantziak. FORUZAINGOA

Tabernako sukaldeko hormaren zulo batean 27 kokaina-paper eta bost haxix harri aurkitu zituzten.

Droga trafikoko delitua egotzita, Guardia Civilak eta Foruzaingoak elkarlanean Altsasuko taberna batean gizon bat atxilotu zuten ostiral arratsaldean. Guardia Civilak jakinarazi duenez, Foruzaingoak eta haiek lortutako informazioen ondorioz, dispositibo koordinatu bat ezarri zuten taberna hori miatzeko. Establezimenduaren miaketan, gidaren txakurrak 27 kokaina paper eta bost haxix harri aurkitu zituen sukaldeko hormako zulo batean. Era berean, establezimenduan 5.000 eurotik gora aurkitu zituzten, Guardia Civilaren arabera substantzia estupefazienteen legez kanpoko trafikoaren ondorioz lortuak liratekeenak.

Gertakari horiengatik, establezimenduaren jabea atxilotu zuten, 47 urteko gizon bat. Hari droga trafikoko delitu baten ustezko egile izatea egotzi diote. Foruzaingoak eta Guardia Civilak batera egindako jarduera horren bidez, Altsasun gai estupefazienteen salmenta gune bat desegintzat jo dute.