Txirrindularitza

Altsasu, txirrindulari juniorren bilgune

Guaixe 2022ko mar. 11a, 09:40

Joan zen urteko Udaberri Trofeoko podiuma.

Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatutako XXXVI. Udaberri Saria jokatuko da igandean Altsasun

Junior mailako txirrindulariek Sakanan dute hitzordua igandean Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatutako XXXVI. Udaberri Saria jokatuko baita Altsasun (80 kilometro).

Txirrindulariak 10:30ean abiatuko dira Iortia plazatik, eta Ziordira joko dute. Han buelta hartu eta Etxarri Aranatzeraino helduko dira. Etxarriko errotondan buelta hartuta, txirrindulariek atzera ere Ziordia izango dute helburu. Behin Ziordira helduta, buelta hartu, Olaztin sartu eta Altamira igoko dute lehenengoz. Altamira jaitsita, Iturmendiraino heldu, buelta hartu, eta azkenekoz Ziordiraino helduko dira, han itzuli egin eta Olaztitik bigarrenez Altamira igotzeko. Portua jaitsita zuzenean Altsasuko udaletxe parean dagoen helmugaraino joko dute txirrindulariek, garaipenagatik borrokatzeko. 

Joan zen urtean 140 txirrindularik hartu zuten parte XXXV. Udaberri Sarian eta horietatik 64 sailkatu ziren lasterketa oso mugituan. Bi txirrindulari iritsi ziren batera helmugara eta Xabier Zabala (Bar Restaurante El Volante) Danel Casasi (Ampo-Ikolan) gailendu zitzaion.