Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiken eta Justiziaren Departamentuaren bitartez, jakinarazi duenez, Altsasuko Otadia aterpean gerratik ihesi doazen pertsona eta familiei harrera eginen zaiela gaur. Aterpetxea guztiz beteko dute Ukrainako gerratik ihesi heldu diren pertsonek. Guztira 72 izanen dira. Antza Gurutze Gorria arduratuko da haiei arreta eskaintzeaz. Beta arreta hori behar bezalakoa izan dadin koordinazio taldea sortu dute Gurutze Gorriak, Altsasuko Udalak, Altsasu, Olatzagutiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun Zerbitzuak.